Ziga

Ziga Nafarroa Garaiko iparraldeko lekua da, Baztango udalerrian kokaturik dagoena. Auzo bakarra du, Zigaurre izenekoa. Almandoz, Aniz eta Berroetarekin batera Baztango Basaburua eratzen du. 2018an 188 biztanle zituen.

Ziga Baztan ibaitik hegoaldera dago, 400 metrora itsasoaren mailatik gora. Saioa eta Abartan mendiek inguratzen dute. Iruñetik 40 kilometrora eta Irundik 54 kilometrora dago. Baztango begiratokitik (Ziga eta Zigaurre artean) Baztan haraneko ikuspegi zabala dago.