Oronoz

Oronoz herria Baztango herri atipikoenetariko bat izanen da ziur aski, baina ez horregatik erakarpen gutxikoa.

Herriaren erdian bidegurutze nagusi bat dago, bertan Irun aldera edota Baztan aldera jo dezakegularik. Pausuzko herria izan da beraz Oronoz eta ezaugarri hori bere estrukturan nabaritzen da; herri luzea da eta bere etxe gehienak kale nagusiaren inguruan eraikiak izan dira.

Elizondorekin batto Oronoz izanen da Baztango herri gehienek duten antolakuntza tipikoa jarraitzen ez duenetariko bat.

Herriari atxikia Bertizko parke natural ospetsua aurkitzen da, urtean zehar turista ugari erakartzen dituenak.