Hiru auzo ditu: Aroztegia, Uharte eta Oharriz. 2018ko urtarrilaren 1ean 317 biztanle zituen.



Gasna bikainak egiten dira herrian, lehiaketetan sariak irabazi dituzte.

LEKAROZKO INSTITUTOA
Herri honetan Lekarozko ikastetxea kokatzen da. Ikastetxe honek euskara eta euskalgintzaren historian garrantzi handia izan du. Ikastetxe honetan eskainitako heziketak ospe ona zuenez, bertan Euskal Herriko nahiz beste herrialde batzuetako arlo ezberdinetako pertsonaia nabarmenen heziketa leku ere izan da.
