Irurita

Irurita Nafarroako iparraldean dagoen lekua da, Baztango udalerrian kokatutakoa. Hiru auzo ditu Apote, Ordoki eta Iperburu. Herri ikusgarria da, eraikin multzo interesgarria duena, herriak 848 biztanle ditu.

Apote
Ordoki
Iperburu

Gaston Iriarte jauregia (XVIII. mendea), XVIII. mendeko ohiko dorretxe edo jauregia, egitura horizontala du eta bere aurrealdean bi dorre ditu, Erratzuko Iriarte jauregia eta Oieregiko Reparazea jauregiaren antzera. Bere aurrealdean Errokoko armarria eta familia honetako sonako itsasgizona izan zen Migel Gaston Iriarte Elizakoetxearen omenezko oroitarria daude, honek Espainiako Gudarostean teniente nagusiaren kargua izan zuen eta.

Jauregizarre edo Dorrea, Erdi Aroko dorretxea (XV. mendea). 2001ean Baztango Udalak erosia, gaur egun zaharberriturik dago.

Jauregia dorretxea. Harriz egindako oin laukizuzeneko dorretxea.

San Salbador eliza, 1734an eraikitako eraikin barrokoa.