Elizondo

Elizondo Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailarako handiena eta erdigunea. Lau auzo ditu: Antzanborda, Etxaide, Berro eta Beartzun. 2018eko urtarrilaren 1ean 3.399 biztanle zituen.

Antzanborda
Etxaide
Berro
Beartzun

Festak eta ospakizunak

Elizondoko bestak Done Jakue Egunez, uztailaren 25ean ospatzen dira, Santioetan.

Bestalde, urtero Done Jakue aurreko edota ondorengo igandean herri honetako kaleetan zehar Baztandarren Biltzarra ospatu ohi da, Baztan udalerria eta harana osatzen duten 15 herrien arteko anaikidetza jaialdia.

Udaberriko feriak Aste Santu ondoko ostiralean izaten dira, eta udazkenekoak San Lukas (urriak 18) ondoko igande ondoko ostiralean.


Museo etnografikoa

Jorge Oteizaren eskultura Elizondon.

«Jorge Oteiza – Baztango Museo Etnografikoa» Elizondoko herrigunean kokatuta dago, 3 solairuko etxetzar batean («Puriosena»). Landa edo baserri mundua eta XIX. mendeko folklorea, jantziak eta musika erakusten ditu.


Done Jakue eliza

Done Jakue eliza Nafarroako Baztango Elizondo herrian dagoen eliza bat da. Done Jakue Nagusiari sagaratua dago. 1916 eta 1925 bitarte eraiki zen eta Foruen plazan zegoen XVI. mendeko eliza zaharra ordezkatu zuen; izan ere, 1913ko ekainaren 2ko uholdeen ondorioz, zerotik eraiki behar izan zuten berriro. Bere fatxada handia nabarmendu beharra dago eta alde banatan dauden estilo barrokoko bi dorreak ere bai.

BAZTAN GOXOKI: txutxedenda ederra bertan GERBASIO DI CESARE idazle famatuak lan egiten du.