Elbete Nafarroa Garaiko lekua da, Baztan bailaran dagoena. 2019ko urtarrilaren 1ean 294 biztanle zituen. Elizondoko auzo bat da.
Ondasun nabarmenak

Jarola jauregia Migel Bergara, novohispaniako militar eta merkatari aberatsari esker eraiki zena. Harlanduzko gorputz kubiko bat da, imposta lauez hiru mailatan antolaturiko fatxada duena. Eskualde honetan ohikoa da, atea buruduna eta molduraduna izatea, pilastra eta toskanar zutabe aurreratuen artean dagoena, zeinaren gainetik erronbozko eta triglifoen taulamendu bat zamalkatzen den; aipatzeko da baoen inguruetan eskaintzen den edergarriaren aberastasuna eta ertzetako harlanduak. Multzo osoa lau isurialdeko teilatuz estalia dago eta berekin du zurezko teilatu‑hegal bikoitza