Arraioz

BIKUÑA JAUREGIA

Erdi aroan eraiki zen eta herriko jauregietatik zaharrena da. Eraikinaren aurrealdea Baztango harri gorri egina dago, bi arkudun ate ditu eta haietako batean harrizko armarria dago. Alboko aldean berriz, Kallerin kalera begira dagoenan, estalpe batez babesturiko beste arkudun atea.

JAUREGIZARREA
Jauregizar jauregia, 90eko hamarkadaren amaieran birmoldatua, Erdi Aroko dorretxearen ale interesgarria da. Atzealdeko eranskinak ditu, eta oholtzaren zati handi bat, oso deigarria, “kadalso”, Donamariako dorretxearen estilokoa, lau angeluko usategi bat amaitzen duena. Etxe honetako jauna 1568an Juan de Ursua zen, 1641ean Bartolomé de Ursúa eta 1723an Ana de Larralde.

ELIZA

Eraikin barrokoa da. Barnealdean, erretaula neoklasioka du, eta hilobi-harlauzak atari arkupetuan. Lorategian elementu bitxiak ikus daitezke: disko-formako hilarriak. Aldamenean laxoa pilota jokoan jokatu ohi den pilotalekua dago.