Amaiur Baztan udalerriaren iparraldean dago, Elizondo eta Urdazubi lotzen dituen N-121 errepidearen erdibidean, Otsondoko mendatearen hegoaldeko muturrean.

ELIZA
Herriaren sarreran kokatuta dago. Erdi aroan eraiki zuten. Bitxikeria bezala elizaren barnean “Cavaille-Coll” markako organu erromaniko eder bat dago.
ERROTA
Amaiurko errota herriaren sarreran dago, elizaren behekaldean. Errotan artoa ekoizten da irina egiteko eta taloak egiten dira. Taloak gasna, txistorra, xingerra eta txokolatezkoak dira. Errotaren gainean landetxe bat dago.


GAZTELUA / MONOLITOA
Amaiurko gaztelua, Gaztelua mendian dago Amaiurko goitiko aldean.
Amaiurko gaztelua 1191ean eraikin zen gutxi gora bera.Gaztelua orain autxita dago, bertan guda bat egon zelako, 1512an eta lehertu egin zuten gaztelua.
Orain gazteluko goitiko aldean monolitoa dago, 1922ko ekainaren 30ean eraikin zen lehen aldiz, gero 1931ean lehertu egin zuten gaztelua bezala eta 1982an monolitoa berriz ere eraikin zuten. Monolitoa gaztelua defendatu zutenen homenez eraikin zen. Monolitora bertaratzeko ohiko bidea Amaiurko herriguneko Kale Nagusia igaro eta Pilareko Amaren baseliza dagoen kokalekuan hasten den bidezidorran muinoan goruntz abiatzen da.
ARKUA
Amaiurko arkua XVII. mendean eraiki zuten. Egitura zuria da, eta arkuaren izkina nahiz goian duen armarria Baztango harri gorriz eginak daude.
Kondaira anitz daude arkuaren inguruan: Batzuek erraten dutenez, bertako aziendak izurrite batek jo zituen eta arkuak herria izurriteaz babestu zuen. Bertze batzuek arkuak Amaiurtarrek eritasunetatik babesten zituela erraten dute.
Bitxikeria bezala erran dezakegu 1998. urtean, kamioi batek arkua bota zuela, gero harri berdinekin auzolanean berreraiki zuten.

ERMITA

LIXUTEGIA

BOLOA

AMAIURKO ARKEOLOGIA ZENTROA