Almandoz

Baztan udalerriko herririk hegoaldekoena da.

Iruñetik N-121-A errepidean barna etorrita eta behin Belateko tunela eta Almandozko tunela igaro ondoren eta errepidea maldan behera doala, Almandoz lehenbiziko baztandar herria da, eta errepidearen ezkerraldean dago.

Herrigunea Loibeltz edo Santa Barbarako mendiaren magalean, itsasoko mailatik 450 metroko garaieran dago, haranako herririk altuena izanik.